“Beti esan digute futbola mutilen gauza dela, baina gaurkoa bezalako egunetan ikus daiteke guk, neskok ere bai, paper garrantzitsua dugula. Guk ere galtzearen tristura, irabaztearen poza, taldean bizitzeko gaitasuna eta kamiseta bizi pozaz janzteko indarra dugu. Gure kamiseta, Uritarraren kamiseta, zeru urdin kamiseta, balioz jantzita eramaten duguna!”.
Igoeraz gainera, herriaren historiaren mugarri bat ere ospatzen dutela adierazi dute. “Ausardiaz eta lan gogorraz, ametsak egia bihurtzen diren testigantza. Esperientzia latzak bizi izan ditugu emakume futbolari bezala, baina klub honek gugan sinistu du”. Futbolariek eskerrak emen dizkiote herriari “emakumeen futbolean lortu dutenagatik”.