Atzo, maiatzak 15, Baserritarren Eguna ospatu zuten Larrabetzun, eta antolatutako ekitaldien baitan azoka izan zen. Herriko baserritarrek eta artisauek plazara eraman zituzten euren produktuak: ortuariak, eskulanak, ogia eta gozokiak. Horrezaz gainera, taloa dastatzeko aukera izan zen.