´Everest, el lado oscuro´ dokumentala Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 21a, 14:18

Bidaiaria eta abenturazalea zen Joseba Sanz zinemagilea. Duela 20 urte, Everestera joan zen mendia oxigenorik gabe igotzeko helburu zuela, baina aurretik sherpen herriak bisitatu zituen altuerara moldatzeko. Sherpak ere elkarrizketatu zituen, eta horrela Everesten argiak eta ilunak ezagutu zituen. Horiek Everest, el lado oscuro dokumentalean jaso zituen. Dokumentala gaur, maiatzak 21, 19:00etan, emango dute Larrabetzuko udalbatza-aretoan. Ostean, solasaldia egongo da.