Zozketan parte hartu ahal izateko:
- WhatsApp harpideduna izan behar duzu. Ez bazara, idatzi “ALTA” 747 406 561 telefono-zenbakira.
- Idatzi “galbahea” 747 406 561 telefono-zenbakira.
Mezuak jasotzeko azken eguna ekainaren 16a izango da.
Gotzon Barandiaran larrabetzuarrak bere hirugarren poesia-liburua kaleratu du: Galbahea. Bertan bere belaunaldiari hitz egiten dio, mahai gainean hainbat gai ipinita, hala nola maitasuna, elkarbizitzarako baldintzak, isilean errepikatutakoak, hildako deserosoak eta kultura baten nekea. Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du. Aikor! aldizkariak Galbahea poema-liburua zozkatuko du WhatsApp harpidedunen artean. Barandiaranek emandako eta sinatutako alea da.
Zozketan parte hartu ahal izateko:
Mezuak jasotzeko azken eguna ekainaren 16a izango da.