Kanpaina egiteko, hurrengo ideia hau hartu da abiapuntutzat: galdetu diezaiegun umeei nola egin daitekeen. LUKeko umeak otsailetik aritu dira kanpainan lanean, eta barikuan aurkeztuko dute. Aurkezpena 17:30ean izango da plazan, eta bertan azalduko da txinerazko mezuaren esanahia. Udaletxean pankarta ipintzeaz gainera, txapak, bideoak eta mezu elektronikoak ere zabaldu dituzte herrian. Larrabetzuko Umeen Kontseilua bederatzi urtetik 11 urtera bitarteko 12 umek osatzen dute, eta euren iritziak, ikuspuntuak eta desioak partekatzen dituzte alkatearekin, erabakiak hartzen laguntzeko. LUKeko kideak hilero batzen dira herrigintzaz aritzeko.