Bihar, ekainak 14, Loroño-Gaztelumendi erlojupeko igoera izango da Larrabetzun, kadete mailan. Proba 19:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek 4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Proba puntuagarria da Euskadiko txapelketarako eta Iñaki Emaldiren omenez egingo da.