Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak, bihar Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 14a, 11:30

Bihar, ekainak 15, Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak jokatuko dira, paleta kategorian, Larrabetzuko frontoian. El Corte Inglés sari nagusia da, eta emakumezkoen txapelketa. Partidak 11:30ean hasiko dira. Bigarren mailan, Areatza HIko Iturbe eta Valdevira ibiliko dira Hori Hori Ako Inunziagaren eta Berruetaren kontra. Lehen mailan, bestalde, Olgetan ZSko Zulaika II.ak eta N. Saenzek jokatuko dute Olarreta LUko Urgoitiren eta Landajoren kontra. Partidak doakoak izango dira.