Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak antolatuta, barikuan, ekainak 14, Loroño-Gaztelumendi erlojupeko igoera izan zen kadete mailan, Larrabetzun. Proba puntuagarria izan zen Euskadiko Txapelketarako, eta txapelduna F2 Informatika klubeko Eñaut Bilbao Arriaga izan zen, denbora hau egin zuena: 00:09:36.963. Bestalde, emakumezkoen kategorian, irabazlea Punta Galea TEko Sofia Belda Villafañe izan zen garaile: 00:17:23.200. Proban, omenaldia egin zioten Iñaki Emaldiri.