Osasungintza publikoaren aldeko herri-plataformak Eusko Legebiltzarraren aurrean batuko dira inbestidura-saioaren egunean

Aikor aldizkaria 2024ko ekainaren 18a

Osasungintza publikoaren aldeko OPA Herri Plataformen koordinakundeak jakinarazi duenez, bere baitan dauden taldeak Eusko Jaurlaritzaren aurren bilduko dira eguenean, ekainak 20, lehendakari berriaren inbestidura-saioaren egunean; plataforma horien artean LOPA Larrabetzu dago. Elkarretaratzea 09:00etan egingo dute. Alde batetik, salatu nahi dute “udarako iragarritako osasun-zentroen itxierak eta murrizketa larriak”; eta bestetik, berretsi nahi dute “urteko egun guztietarako osasungintza publikoa, unibertsala, kalitatekoa eta euskalduna lortzeko borrokan jarraitzeko borondatea”.