Denboraldi amaiera ospatuko du Olarretak

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 19a, 14:02

Olarreta Larrabetzuko pilota-elkarteak denboraldi amaierako jaia ospatuko du barikuan, ekainak 21, frontoian. Pala eta esku-pilota topaketak izango dira 16:00etan, eta pilotarien argazki ofiziala 19:00etan egingo dute. Ostean, kopaua eskainiko da.