Udaberriko inausketa-tailerra Larrabetzun

a: Maria Turkmani (Pexels) 2024ko eka. 26a, 09:49

Tailer teoriko-praktikoa izango da eta domekarako, ekainak 30, antolatu da. Doako tailerra izango da eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) sindikatuko Iñigo Gallastegik zuzenduko du. Ikastaroa 10:30etik 13:30era izango da, eta hitzordua plazan ipini dute. Izena emateko, 655 700 500 telefono-zenbakira deitu behar da. Gurpide elkarteak, EHNEk eta Larrabetzuko Udalak antolatutako ekintza da.