Abuztuaren 3an Gazte Eguna ospatuko da Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko uztailaren 3a

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeko kideek abuztuaren 3rako antolatu dute aurtengo Gazte Eguna. Ohikoa denez, egitarau zabala prestatu dute egun osorako, eta, hortaz, jai-giroa goizetik hasiko da. Kittu taldeak doinuz beteko du Larrabetzu goizean, eta 15:00etan bazkaria izango da. Bazkarian izena emateko, mezua idatzi behar da horibaigaztetxea@gmail.com helbide elektronikora; azken eguna uztailaren 28a izango da.

Bazkaldu ostean, 17:00etan, olinpiadak egongo dira, eta 19:00etan Distopia elektrotxarangaren txanda izango da. Ekitaldia 22:15ean egingo dute, eta 22:30ean kontzertuak hasiko dira: Tatxers, Hofe X 4:40 eta Les Testarudes. Gaua biribiltzeko, kontzertuak amaituta, dj-ak izango dira gaztetxean: Keep-A, Alvva eta Lamiamari.