Ume sahararrak Larrabetzun daude uda gozatzeko prest

b eta a: Idoia Andres 2024ko uztailaren 8a

Atzo, uztailak 7, ekitaldia izan zen Larrabetzun, bertan uda emango duten ume sahararrei ongi etorria emateko. Egitasmoa Zumaiako Darahli elkarteen laguntzarekin egiten da eta helburu bikoitza ditu: alde batetik, Saharako umeek basamortu gordina utzi, eta, beste edozein umeren antzera, oporrez gozatzea; eta bestetik, Saharak bizi duen gatazkaren berri ematea. Larrabetzuko zenbait azpiegituratan udalekuak atondu dira, umeek han uda gozatzeko. Hainbat hezkuntza- eta aisialdi-jarduera egingo dituzte eta medikuarenera ere joango dira, euren osasun-egoera aztertzeko.