Larrabetzuko Udalak azaldu duenez, gaur egun pinuen eta hazkunde azkarreko beste espezie exotikoen batzuen monolaborantza nagusi da hango basoetan, eta, ondorioz, “lurzorua pobretuz eta biodibertsitatea gutxituz joan da”. Horregatik, eta baso-lurzati pribatuetan eredu jasangarriagoa bultzatzeko, baso-lurrak erosten hasi ziren 2021ean, eta dagoeneko lau hektarea erosi dituzte. Aurten, 20.000 euroko diru-partida esleitu dute baso-lur pribatuak erosteko, eta jabeek irailaren 11ra arte egin ahalko dute eskaintza.