Jaietako kamisetak eta zapiak bildu nahi ditu Intxurretak

Aikor aldizkaria 2024ko uztailaren 17a

Intxurreta Larrabetzuko jai-batzordeak 20 urte bete ditu, eta, urteurrenaren harira, erakusketa txiki bat antolatzea bururatu zaie. Horretarako, laguntza eskatu diete herritarrei eta galdetu diete ea etxean urteotako jaietako kamisetarik edo zapirik duten. Izanez gero, jai-batzordearekin harremanetan ipini daiteke Instagramen bidez.