- Larrabetzuko Udalak irmotasun osoz arbuiatzen ditu Israelgo Estatuak Gazako zerrendan zein Palestinako beste lurraldeetan egiten ari den ekintza militarrak, nazioarteko zuzenbidearen urraketa larria dakartenak. Justifikaziorik gabeko erasoa da, eta herrialdearen segurtasuna eta egonkortasuna ahultzen ditu.
- Larrabetzuko Udalak erasoak berehala gelditzeko eskatzen du, eta Israelgo armada Palestinatik erabat erretiratzeko. Palestinaren subiranotasunerako eskubide osoa eta lurralde-osotasuna erabat babesten eta errespetatzen ditu.
- Larrabetzuko Udalak Palestinari eta hango herriari erabateko elkartasuna eta estimua adierazten die. Bizien galera deitoratzen du, eta atsekabe sakona agertzen du, biktimengatik eta herritarren alferrikako sufrimenduarengatik.
- Larrabetzuko Udalak Europar Batasunari eskatzen dio beharrezko laguntza finantzarioa eta humanitarioa eskaintzeko Palestinari eta Palestinako herriari, nazioarteko komunitate osoarekin koordinatuta. Larrialdiko erantzun humanitarioan ahaleginak areagotzeko eskatzen du. Israelgo Estatuari gogorazten dio nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzeko betebeharra.
- Europako Batasunari, Espainiako Estatuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die, ahalik eta azkarren antolatzeko, eraso militar horretatik erator daitezkeen errefuxiatuak ahalik eta baldintzarik onenetan hartzeko. Eta agintari eskudunen esku jartzen du harrera espazio bat, iragaitzazko migratzaileei zuzendua, behar izanez gero Palestinatik iristen diren errefuxiatu horiei harrera emateko. Halaber, konpromisoa hartzen du harrera duina bermatuko duten espazioak eskaintzeko haur palestinarrei.
- Larrabetzuko Udalak irmo eskatzen dio Israelgo Estatuari, nazioarteko legedia errespetatzeko, armak baztertzeko eta bide diplomatikoetara itzultzeko.
- Larrabetzuko Udalak Europako Batasunari eskatzen dio ahalegin handiagoa egin dezala kudeaketa diplomatikoen bidez deseskalatzea bultzatzeko eta bakeari eusteko.
- Larrabetzuko Udalak Larrialdi Humanitariorako dirulaguntza bat onartuko du, tokian bertan lanean ari den erakunderen batentzat Palestinara modu seguruan helduko dela bermatu daitekeen unean.
- Larrabetzuko Udalak konpromisoa hartzen du Israel Gazan egiten ari den genozidioarekin bat egiten duten pertsona elkarte edo eragileekin kirol, kultur, edota bestelako izaera duen ekitaldirik ez antolatzeko.
- Larrabetzuko Udalak bat egiten du Israelekiko boikot ekonomikorako deialdiarekin eta konpromisoa hartzen du Gazan egiten ari den genozidioarekin bat egiten duten Israelgo produktu edota kontrataziorik ez egiteko, ez Israeldarren zigor modura, Israelgo Estatuak Gazako zerrendaren zein Palestinako beste eremuen aurkako erasoak bertan behera utzi ditzan, okupazioa amaitu dezan, apartheid sistema eraitsi dezan, eta errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea berma dezan presio neurri gisa baizik.
- Europako Batasunari, Nazio Batuen Erakundeari eta bestelako nazioarteko eragileei Israeli laguntza humanitarioari sarbidea emateko mugak berehala zabal ditzan exijitzeko eskatuko die Larrabetzuko Udalak.
- Larrabetzuko Udalak Palestinako bandera balkoi nagusian jartzeko konpromisoa hartzen du, Palestinako herriarekiko elkartasun keinu gisa.
- Larrabetzuko Udalak Larrabetzuko Gernika-Palestina Elkartasun Taldeak antolatuko dituen ekintzekin bat egingo du.