Intxurreta Larrabetzuko jai-batzordeak 20 urte bete ditu aurten, eta horrek isla izan du andramarietan eta emeterietan. Besteak beste, lehiaketaz, musika-ikuskizunez eta pirotekniaz gozatzeko aukera izan dute larrabetzuarrek. Goikoelexean, bestalde, txapelketak, bertsolariak, giza probak eta goitibeherak egon dira asteburu honetan, batzuk aipatzearren.