Hasteko, galdetegi bat prestatu dute, eta bi modu daude hura betetzeko: online lotura honen bidez edo paperezko galdetegia beteta. Azken hori eskuragarri dago Anguleri kultur etxean eta Maria Luisa eta Gazteleku tabernetan. Horrezaz gainera, plangintzaren estrategiak zehaztu eta ekintzak identifikatzeko, bi saio ireki egingo dira eragile eta herritarrekin. Lehen saioa irailaren 24an egingo da, eta bigarrena, urriaren 8an. Saio biak Anguleri kultur etxean izango dira, 18:00etatik 19:30era. “Erakundeoi ere badagokigu euskaraz egiteko aukera zabaltzea eta bultzatzea, eta erraztasunak ematea herritar eta eragileei. Hori da Larrabetzuko Udalaren konpromisoa”.