Ikastaroa urritik maiatzera bitartean egingo da Larrabetzun, asteburuetan, eta gainera, hiru egonaldi egingo dira aterpetxe batean. Hamazazpi urteko gazte euskaldunentzako ikastaroa da, eta bertan hainbat gai jorratuko dira, hala nola udalekuak, kanpamenduak eta kulturartekotasuna. Ikastaroak 470 euro balio ditu, eta Larrabetzuko Udalak matrikula erdia itzuliko die ikastaroa gainditzen duten herriko gazteei. Informazio gehiago eta izena ematea, hemen.