Kulturbilgunea Larrabetzuko elkarteak batzarrera deitu du biharko, irailak 18. Helburua da herritar guztien artean Alkarbaltz Gaua antolatzea, eta, hortaz, batzarrean edozein herritarrek hartu ahalko du parte, elkartearen kidea izan edo ez. Batzarra 18:00etan egingo dute Ludoteka gaineko gelan.