Oskar Alegriaren `Zinzindurrunkarratz´, Larrabetzuko zinekluban

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 19a, 15:06

Larrabetzuko zinekluba Oskar Alegria zinemagile nafartarraren eskutik itzuliko da domekan, irailak 22. San Bartolome ermitan, 18:00etan, Zinzindurrunkarratz pelikula emango da, eta haren ostean, Alegriarekin solasaldian egoteko aukera egongo da. Nafartarrak pelikulan jaso du artzainek Artazutik Andia mendira egiten zuten ibilbidea, eta hiru sari garrantzitsu jaso ditu New Yorken, Florentzian eta Bartzelonan. Sarrerak bost euro balio ditu.