Udako kontzertuen ostean, taldeak iragarri du barruko emanaldiak egingo dituztela urritik martxora arte: urriak 5, Bartzelonan (Taro aretoa); urriak 10, Madrilen (Café La Palma); abenduak 6, Oviedon (La Lata de Zinc); abenduak 7, Santiago (Moon aretoa); abenduak 21, Gasteizen (Jimmy Jazz); abenduak 27, Bilbon (Kafe Antzokia); urtarrilak 3, Donostian (Dabadaba); otsailak 22, Azpeitian (San Agustin) eta martxoak 1, Atarrabian (Totem aretoa).
Negu Gorri (Balaunka, 2024) euren bigarren lana da, eta apirilean kaleratu zuten. Azaldu moduan, gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute albumaren kontzeptua: melankolia, haserrea, etsipena, baina baita esperantza, argia eta borrokarako grina ere.