“Domekak Hori Bain” musika-egitasmoak 10 urte bete ditu, eta urteurrenaren harira kontzertu bereziak antolatu dira irailetik abendura bitarterako. Ruper Ordorika izan da lehena. Atzo, irailak 29, kontzertua egin zuen Larrabetzuko gaztetxean. Argazkia Gaizka Peñafielek egindakoa da. Hurrengo hitzorduak hauek dira: Esanezin, urriaren 27an; Anari, azaroaren 17an; eta Eñaut Elorrieta, abenduaren 22an.