Maldonado, garaile Sopela Pro txapelketan

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 1a, 12:15

Roman Maldonado larrabetzuarrak eta Iker Gordon sopeloztarrak Pala Joko Sopela Pro´24 txapelketa irabazi dute, Esteban Gaubekari eta Ibai Perezi irabazita. Finala atzo, irailak 30, izan zen Sopelako udal-pilotalekuan. Maldonadok eta Gordonek lau jokotik hiru irabazi zituzten: 7 eta 10, 10 eta 9, 10 eta 3, eta 10 eta 5.