Zehatz-mehatz bi ikastaro egingo dituzte: perkusioa, Lehen Hezkuntzako (LH) 1. mailatik 4. mailara bitartekoentzat; eta hankapaluak LHko 5. mailatik gorakoentzat. Ikastaroak urriaren 11n hasiko dira eta barikuetan egingo dira, 17:00etatik 18:30era. Izena ematea, Anguleri kultur etxean eta larrabetzukoetxafleruek@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin daiteke. Ikastaroek bost euro balio dituzte (3 egun).