Bertso-afaria Hori Bain

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 2a, 13:46

Itallen Larrabetzuko bertso-eskolak antolatuta, urriaren 18an bertso-afaria izango da Hori Bai gaztetxean. Bertan bat-batean arituko dira Nerea Ibarzabal eta Aitor Sarriegi bertsolariak. Saioa 21:00etan hasiko da, eta 20 euro balioko ditu soldatadunentzat, eta 10 euro, gainerakoentzat. Izena ematea urriaren 13a baino lehen egin behar da itallenlarrabetzu@gmail.com helbide elektronikora idatzita.