Partaidetzazko aurrekontuak Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 3a, 12:50

Larrabetzuko Udalak bilerara deitu die herritarrei, 2025eko aurrekontuen harira. “Aurrekontua da baliabide publikoak kudeatzeko tresna, udalerriko beharrak asetzeko. Beraz, garrantzitsua da ahalik eta herritar gehienen ahotsa entzutea”, azaldu dute. Horretarako, urrian hainbat bilera egingo dira ludoteka dagoen eraikinean. Herritarrek hara eraman ahalko dituzte euren proposamenak.

Urriaren 7an, 18:00etan, gazteriari lotutako bilera egingo da; eta 19:00etan, berdintasunari lotutakoa. Hurrengo datak eta gaiak hauek dira: urriaren 10ean, 18:00etan, oroimen historikoa, eta 19:00etan, euskara eta kultura; hilaren 14an, 18:00etan, kirola, eta 19:00etan, hezkuntza; eta hilaren 16an, 18:00etan, hirigintza, eta 19:00etan, lehen sektorea eta ingurumena.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).