Larrabetzun aspalditik dituzte mediku-zerbitzuarekin arazoak, besteak beste, ordezkorik jartzen ez delako. Larrabetzu Osasuna Publikoaren Alde (LOPA) plataformak jakinarazi duenez, urriaren 3an eta 4an ez da mediku-zerbitzurik egon, eta aurten gutxienez 10 egun eman dituzte zerbitzurik gabe. Horregatik, bihar, urriak 11, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, osasun-etxearen aurrean, egoera salatzeko.