Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan ekoiztu dira lau film labur: <3 (Arriguri), Ütlandsk (Alba Lozano), Ehiza (Aitzol Saratxaga) eta Oiogorri (Pette Etxebarria). Lau lanek osatzen dute Lau elementuak film laburren emanaldia, eta hori bihar, urriak 15, izango da 19:30ean, Ludoteka gaineko gelan. Solasaldia ere egongo da.