Gurpide Larrabetzuko baserritarren eta kontsumitzaileen elkarteak sukaldaritza-tailerra antolatu du zapaturako, urriak 19. Bertan ikasiko dira neguko produktuak prestatzeko errezetak. Tailerra 10:00etatik 13:00etara izango da eskolako jantokian, eta izena emateko, whatsappa bidali behar da 655 718 780 telefono-zenbakira.