Bertoko Produktuen Azoka izango da domekan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko urriaren 18a

Gurpide Larrabetzuko baserritarren eta kontsumitzaileen elkarteak antolatuta, domekan, urriak 20, Bertoko Produktuen Azoka izango da. Aurten, azokaren 25. edizioa beteko da. “Gure lurretik gure platerera” lelopean, 11:00etatik aurrera herriko nekazariek, ekoizleek eta artisauek euren produktuak eramango dituzte herriko plazara. Bestalde, aurreko egunean, zapatuan, neguko produktuak prestatzeko errezeten tailerra egingo da 10:00etatik 13:00etara, eskolako jantokian. Izena emateko, whatsappa bidali behar da 655 718 780 telefono-zenbakira.