Lan-saio zabalak Larrabetzun, zaintza-lanen diagnostikoa osatzeko

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 23a, 12:28

Larrabetzuko zaintza-lanen diagnostikoa egiten dabil bertako udala. Azaldu dutenez, diagnostikoaren lehen emaitzak badituzte, baina informazio gehiago biltzeko eta diagnostiko osoa lortzeko, lan-saio zabalak egingo dituzte eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Lan-saioak Ludoteka dagoen eraikinaren lehen solairuan egingo dira urriaren 24an, 18:30etik 20:00etara, eta azaroaren 7an, 19:00etatik 20:00etara.