Urriaren 31n Akarbaltz Gaua ospatuko dute Larrabetzun, eta horri lotuta Kulturbilguneak bi ekintza antolatu ditu domekarako, urriak 27. Goizean, 11:30ean eta Hori Bai gaztetxetik, basora joango dira Akerbaltzen bila, eta arratsaldean, 17:00etan, kalejiraren entsegu orokorra egingo dute eskolako aterpean.