Aipatu beharra dago kalejiran zaratarik gabeko piroteknia erabiliko dutela. Gainera, kalejira txanodun jertse eta arropa ilun jantzita joateko deia egin dute, baita tanborrak eta makilak eramateko deia ere. Ondoren, 21:00etan, txoriogiak eta edabeak banatuko dituzte plazan, eta 21:30ean erromeria egongo da Hori Bai gaztetxean, Gauargik girotuta.