Akarbaltz Gaua

Aikor aldizkaria

Danborren erritmoan, urriaren 31n kalejiran irten ziren larrabetzuarrak, Akarbaltz Gaua ospatzera. Larrabetzuko Etxafleruek ere ikuskizun piroteknikoa egin zuten. Beste alde batetik, Kulturbilguneak antolatuta, hainbat ekintza izan ziren arratsaldean: kalabazak hustea eta ziri edo sari jolasa, batzuk aipatzearren. Txorierriko gainerako herrietan ere ekintzak izan ziren Arimen Gaua ospatzeko. Horien argazkiak eta bideoak aikortxori@aikor.com helbide elektronikora edo 747 406 561 telefono-zenbakira bidali ahal dituzue www.aikor.eus webgunean argitaratzeko.