Larrabetzuko udaletxea eraberritzeko lanak hasi dira

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 12a, 10:38

Eraberritze-lanak joan den astean hasi ziren, eta espero da datorren urteko amaierarako amaituta egotea. Larrabetzuko udaletxearen barrualdea nahiko zahar zegoen, eta Amaia Lekue alkatearen esanetan, hura erabat berrituko da, eta zerbitzuak ere birkokatuko dira. Lanek 1.800.000 euro balio dituzte, eta udalak milioi bat euroko dirulaguntza jaso du eraikin publikoak birgaitzeko sustapen programa europarretik. Era berean, 600.000 euroko mailegua eskatu du, eta gainerakoa udaleko diru-kutxatik ipini du.