Aizkora-txapelketa Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 13a, 12:53

Domekan, azaroak 17, Bizkaiko Binakako Aizkora Mistoko Txapelketa izango da Larrabetzuko eskolako aterpean. Txapelketan hurrengo aizkolari hauek izango dira: Hodei Ezpeleta (Eibar) eta Ainize Perez (Urtza HKT), David Naredo (6 Conceyos) eta Lucia Orbe (Getxo HKT), Julen Larrea (Barakaldo) eta Karmele Gisasola (Txondor HKT).

Txapelketaz gainera, Bizkaia Open Ingude Gizonezko Finala jokatuko da eta bertan parte hartuko dute Igotz Ardeok (Getxo HKT), Unai Ardeok (Getxo HKT) eta Mikel Ugaldek (Piratak HKT). Bizkaia Open Txinga Erute jardunaldia ere izango da Engels Belloren eskutik (Arkupe Sustabiz), eta trontza-erakustaldiak, Getxo Herri Kirol Taldearen eskutik.