Aizkolarien proba Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 18a, 14:13

Atzo, azaroak 17, Bizkaiko Binakako Aizkora Mistoko Txapelketa izan zen Larrabetzun. Parte-hartzaileek hurrengo proba honi egin behar izan zioten aurre: 4 enbor 45´´ + 4 enbor 54´´. Karmele Gisasolak eta Julen Larreak denbora gutxien eman zuten: 20´8´´. Haien ondoren, Lucia Orbe eta David Naredo izan ziren: 20´55´´; eta, azkenik, Ainize Perezek eta Hodei Ezpeletak hurrengo marka hau egin zuten: 28´22´´.