Bertsolari gazteen XXXII. BBK Sariak

Ortuzar larrabetzuarra finalera ez

a: Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2024ko aza. 21a, 07:34

Astelehenean, azaroak 18, bertsolari gazteen sariketako lehenengo finalaurrekoa izan zen Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. B multzoan, Joseba Ortuzar larrabetzuarra ibili zen Bittor Altuberekin batera Ai Zapotxin taldean, baina ez zuten puntu nahikorik eskuratu finalera sailkatzeko. Ai Zapotxin taldeaz gainera, Team Rocket eta Malla 2 taldeak aritu ziren B multzoan, eta Team Rocket taldeko bertsolariek eskuratu zuten puntu gehien. Bestalde, A multzoan, Sagutxo kaskarinak eta Arrakalak loratu taldeak aritu ziren, eta lehenak izan ziren irabazle.