Biharko, abenduak 3, eta Euskaren Nazioarteko Egunaren harira, “Euskara eta kirola. Bizipenak” mahai-ingurua antolatu du Darabilgu Larrabetzuko euskara elkarteak. Hitzaldia 19:00etan izango da ludoteka gaineko gelan, eta bertan hurrengo hauen esperientzia ezagutzeko aukera egongo da: Oihana Azkorbebeitia, korrikalaria; Gaizka Garitano, futbolari ohia eta entrenatzailea; Karmele Gisasola, herri-kirolaria; Ziotza Villa, ultrairaupeneko txirrindularia; eta Ibai Zabala, pilotari ohia eta euskara irakaslea.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).