Kirola eta euskara, hizpide Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 4a, 10:48

a: Idoia Andres

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Larrabetzuko Darabilgu elkarteak “Euskara eta kirola. Bizipenak” mahai-ingurua antolatu zuen atzo, abenduak 3. Bertan, hainbat kirolari euskaldunen esperientzia entzuteko aukera egon zen. Parte-hartzaileak izan ziren Oihana Azkorbebeitia, korrikalaria; Gaizka Garitano, futbolari ohia eta entrenatzailea; Karmele Gisasola, herri-kirolaria; Ziortza Villa, ultrairaupeneko txirrindularia; eta Ibai Zabala, pilotari ohia eta euskara irakaslea.