Literaturaz Berbetan ekimenaren baitan, gaur, abenduak 19, Olatz Mitxelenaren Arrain hezur bat eztarrian liburua hizpide izango dute Larrabetzun. Egilearen lehen ipuin-liburua da, Igartza Sariari esker ondutakoa, eta bertan hamar istorio aurkezten ditu: errealista, batzuk; fantastikoak, beste batzuk. Hala ere, elementu bat dute amankomunean: isiltasuna eta komunikazio-falta. Saioa 19:00etan izango da ludoteka gaineko aretoan.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).