Larrabetzuko ekintzez gainera, aurreko astean ere ekintzak izan ziren Larrabetzuko txirrindularia gogora ekartzeko. Besteak beste, lore-eskaintza egin zen Sollube mendiko gailurrean Loroñoren omenez ipinitako monumentuan, eta hitzaldia izan zen EHUk Bilbon duen areto nagusian. Beste batzuen artean, hitzaldian parte hartu zuten Miguel Indurainek, Abraham Olanok, Marino Lejarretak eta Julian Gorospek. Loroño euskal erreferente izan zen txirrindularitzan, eta lortutako garaipen artean azpimarratu daiteke Tourreko mendiko etapa irabazi zuela 1953an, eta Espainiako Itzulia, 1957an. Larrabetzuko txirrindularia 1998an hil zen.