Hiru urte-edo nituela hasi nin-tzen nire inguruko xuxurla gero eta ozenago entzuten: “Angelman sindromea dauka”. Eta hitzez ezin nuen arren, niri ezizena jartzen tematuta zebiltzan munduari esan behar izan nion izena banuela, eta, gainera, eder askoa zela: Maddi Torregrosa Lauzirika. Orain 22 urte ditut, eta motxila, bizipenez, malkoz eta barre-algaraz beteta. Baina batez ere maitasunez eta artez gainezka daukat bihotza. Neguaren atarian gaude, eta barruan epel-epeletan egon gurako genukeen arren, bizia dugu aurretik! Eta euritik babesteko, kolorez, artez eta maitasunez beteriko aterki hau baino hoberik ez dago. Kotoizko eta poliesterezkoa da, eta oihalerako pintura erabili dut diseinua egiteko. Arte-eskola Nahiarten jasotzen dut, desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako sortze-gunean.
Instagram: @maddi_artista