Uxue Alberdi, Literaturaz Berbetan ekimenean

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 15a, 11:24

Bihar, urtarrilak 16, Uxue Alberdik Hetero liburua aurkeztuko du Larrabetzun. Ekintza Literaturaz Berbetan egitasmoaren baitan egingo da, eta 19:00 izango da Ludoteka gaineko aretoan. Zortzi ipuinek osatzen dute Hetero lana, eta bertan Alberdik azaltzen ditu hainbat harremanetan gertatzen diren botere-desorekak, zeinetan emakumea beti baita galtzaile.