Zinekluba Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 20a, 13:05

Bihar, urtarrilak 21, eta zineklub ekitaldiaren baitan, Kote Camachok zuzendutako Puzzleak film laburra ikusteko aukera egongo da Larrabetzuko Ludoteka gaineko gelan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta haren ostean, solasaldia egingo da zuzendariarekin. “Neska gazte bat oso egoera latz batean dago, Interneten ikusi dituelako biluzik agertzen den argazkiak: ez zekien argazki horiek existitzen zirela, eta oso egoera traumatikoa da berarentzat. Traumari aurre egitea besterik ez du, eta argazkilari donostiar ezagun bat ikertzen hasi da, argazkiak egin eta zabaldu zituena”. Puzzleak lana aurtengo Goya sarietara dago proposatuta, film laburrik onenaren kategorian.