Nerabeak eta pantailak, hizpide Larrabetzun

a: Ivan Samkov (Pexels) 2025ko urt. 27a, 14:20

Altxa Burua egitasmoak antolatuta, Telmo Lazkaok, hezkuntzan eta osasun digitalean adituak, hitzaldia egingo du otsailaren 8an, 11:30ean, eskolako jantokian. Hitzaldian, hurrengo gai hauek izango dituzte hizpide: sare sozialak eta nerabeen neurologia ulertzea, pantailei luze begira mantentzea nola lortzen duten, erabiltzen dituzten teknika teknologiak eta psikologikoak, sare sozialen negozioa eta erabilera goiztiarraren eta desegokiaren ondorioak maila kognitiboan, emozionalean eta mentalean. Umeak zaintzeko zerbitzua behar izanez gero, altxaburualarrabetzu@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.