"Irabazi arte" telesailaren estreinaldia Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025eko otsailaren 11

Telesailaren denboraldi berria otsailaren 21ean hasiko da ETB1n, baina barikuan, otsailak 14, estreinaldia ikusteko aukera egongo da Larrabetzun, UEMAren eta EITBren arteko lankidetza-hitzarmenari esker. UEMA da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, eta Larrabetzu haren barruan dago. Bi txanda egongo dira: lehena, 17:00etan, Ludotekan; eta bigarrena, 21:00etan, Akergunean.