"Pleibak" lana aurkeztuko du Miren Amurizak gaur Larrabetzun

a: Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA 2025ko ots. 13a, 11:51

Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Literaturaz Berbetan ekimenaren baitan, Miren Amuriza idazlea eta bertsolaria Larrabetzun izango da gaur, otsailak 13, Pleibak liburuaz hitz egiteko. Solasaldia 19:00etan izango da Ludoteka gaineko aretoan. Amurizaren bigarren nobela da Pleibak, eta bertan nerabeen arteko harreman bat kontatzen du «gaurtzarotik». Egonezin handi bati buruz idatzi du Amurizak lan honetan, haurtzarotik nerabezarorako trantsizioari buruz, harreman sinbiotikoei eta haustura bati buruz.