Bizkaia Cup, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 14a, 13:10

Gaur, otsailak 14, Bizkaia Cup txapelketaren partidak jokatuko dira Larrabetzuko frontoian, 18:00etatik aurrera. Lehenengo eta behin, Olarreta pilota elkarteko umeek jokatuko dute Lagun Onak taldeko umeen kontra, eta seniorren bigarren mailako partidak 19:00etan hasiko dira. Lezamako Izei Saratxu eta Oier Otazua ibiliko dira K. Prietoren eta M. Lizarberen kontra (Izarra); eta Arkaitz Villa eta Xabi Astobieta lezamarrak, A. Gomezen eta M. Urrutikoetxearen aurka (UPO Mendi).